(unai)







bideo hau euskal herriko egoerari buruzkoa da. Euskal herriko gazteria poliziaren indarkeriaren aurka oso ona da eta ikustera gonbidatzen zaituztet
Gure bizitzaren jabeak izateak injustiziaren aurkako desobedientzia dakar. Askatasun ekintza bat da. Okupatzea agindua ez betetzea da. Hiria aparkalekuez, diru-gosez, zaintza-kamerez, arautegiez, izuaz, baimenez, espetxeez, inkomunikazioaz, poliziez, enpresa pribatuez eta diru irabazi-asmoen bitartez zabaltzen den lekuan askatasun bilaketa da.IGAk, Iruñerriako okupazioaren aldeko gazteen koordinadora autogestionatuak, ……………………en laguntzarekin, bizi dugun eskubide zibilen murrizketa, jazarpen politikoa eta eraso poliziala salatzen dugu.Udal-zaintzak eta bestelako errepresio eragileek jazartzen gaituzte, eta muntai polizialen bitartez salatu, epaitu eta espetxeratu ere egiten gaituzte.Euskal-Jaiko irtenarazte izan zenetik, beste 20 gehiago gertatu dira, eraikin ez-erabilietan denak.Okupazioak hogei urteko ibilbidea bete du herri honetan, eta jendartearen sostengu nabarmena izan du. Aldiz, Udalak bortizki, isilpean eta mendekuz jazartzen du.Laburtzeko, Udalak jendarte eta gazte politikak ezkutuan antolatzen ditu, eta Herri-Babes Sailak Nafarroako Entzutegiaren laguntzaz burutzen ditu. Seguruenik, gaizki izendatutako Herri-Itunaren araudiak autoritateen asmo politikoak oso ongi isladatzen ditu. Askatasun murritzerako “Ad hoc” lege egoera bat ondorioztatzen du. Honek, gaztediaren aurkaz gain instituzionala ez den jarduera ororen kontra jotzen du.Berriz ere abisatzen dugu: lehendabizikoz, eraso honek gure kontra joko du, baina, zalantzarik gabe, jarraian inmigrante, sindikalista, prekarioak, euskaltzaleak, militanteak, artistak, hipotekatuak, peatoiak, auzokideak... askapenerako ikuspuntutik arazoetaz jarduntzen den edozein kolektibo edo bizilagun taldearen kontra joko du.Jendarte alarma egoera hau eramaezina bihurtu zaigula publikoki jakinarazten dugu. Horrengatik, aski dela esatea erabaki dugu. Bortizkeria guzti hau dela eta, desobedientzia zibilaren bitartez gizarteari euste-horma egiteko deia luzatzen diogu.Eusteko asmoa dugula iragartzen dugu. Leku autogestionatuak eta askeak aldarrikatzen ditugu. Gaztetxeak eta jende egoitzak errespetatuak izan daitezela exijitzen dugu. Etxe bizitzaren negozioa salatzen dugu. Dirua eta ustelkeria orokorraren aurkako jendarte aldaketaren balioa gurea egiten dugu.Inposaketa, hiri esparruen birkalifikazioa eta inpunitate uniformatuaren atzean interes ekonomiko espekulatzaileak, etxe-bizitza negozioaren mafiak eta balore guztiz atzerakoiak izkutatzen dira. Iruñea hiri gandutxua, gatzik gabea, kutsakorra eta pribatizatua bihurtu da. Honek, eremu biziezin, sozialki bortitz, eta ekologikoki zarrastela bateruntz eramaten gaitu.- Horiek horrela, hau eskatzen dugu:
|
Sanferminak Iruñean ospatzen diren, San ferminen ohorean, munduko jai garrantzitsuenetariko bat da. Uztailaren 6an hasten dira, udaletxetik koetea botatzean. Uztailaren 14ean bukatzen dira "pobre de mi" -arekin.
"Entzierroa" da San Ferminetako ekintzarik garrantzitsuenetariko bat eta desiratuenetarikoa. 800 metrotako itzulia da zezenen atzetik, non zezen plazan bukatzen den.7 eta 14 egunen bitartean egiten dira eta goizeko 8retan hasten dira. 2 edota 3 minutu irauten du entzierroak normalean. San Fermingo festak mundu mailan, rio de janeiroko garrantzi antzekoa dute.
ENTZIERROA:
Milaka pertsonek parte hartzen dute entzierroan. Turista asko dago, prestatua ez dagoena eta goizeko 8retan prest daude 800 metro zezenen artean ibiltzeko. Beste batzuk berriz, prestatu egiten dira zezenen aurrean korritzeko. Urtero izaten dira nahigabeziak eta zauritu asko. Hau da entzierroen arazorik handiena egia esan. Nere ustez, asko prestatu behar zara entzierroan korrir¡tzeko.

-Euskal Herriko kostaldean, batez ere mendebaldean, arroka gogorrak dira nagusi eta hondartzak itsaslabarren artean agertzen dira. Ipar-ekialderantz joan ahala, ordea, gero eta toki gehiago dute zabaltzeko. Hondartza txiki asko dago metro gutxi batzuk baino ez duena, baina badaude kilometro batetik gora luzatzen direnak ere.
Hareazkoak zein legarrezkoak izaten dira Bizkaiko Golkoko hondartzak. Horietako asko itsasaldera irekita daude, batzuk erabat agerian eta beste batzuk txokoetan kokatuta. Horrelako hondartza gehienak estuak dira, sarritan itsaslabar batek mugatzen baititu atzetik. Horren adibide dira, besteak beste, Sopelako hondartzak eta Azkorrikoa.
Bestalde, hondartza nagusi gehienak itsasadarretan daude kokatuta. Horietan garrantzi handia du ibaiaren eta itsasoaren arteko elkarrekintzak. Tamaina askotakoak izan daitezke, eta horrelako inguruetan daude Euskal Herriko luzeenak, Hendaiakoa eta Zarauzkoa kasu. Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko itsasadar guztietan egon dira naturalki sortutako hondartzak, nahiz eta batzuetan desagertu egin diren.
-Badietan ere aurki ditzakegu, nahiz eta gutxi diren Euskal Herrian. Ezagunena Donostiakoa da, eta metaketarako leku onak dira horrelakoak, fase higatzailean energia gutxi daukate eta.
Donostian tonbolo bat ere egon zen, baina eraiki egin zen haren gainean, eta erabat estali zen. Mota horretako egituren beste adibide bat bada oraindik Lekeition, baina hark ere pairatu du gizakion nolabaiteko eragina.
Euskal Herriaren erliebearen eraginez, populazioa ibai-haranetan biltzen da, eta baita kostalde eta itsasadarretan ere. Hortaz, garapen industriala ibai-arroetan eta itsasadar gehienetan gertatu da. Gainera, lantegien eta populazioaren jarduera ibaien gainean hasi eta itsasertzeraino iristen da.
Horrek eragin handia izan du kostaldean, eta azken urteetan hainbat hondartzatako elementuak edo hondartza osoak desagertu dira. Ibaizabalen itsasadarrekoak dira, besteak beste, horren adibide. Batzuetan hori eragin duen jarduera hondartzetan bertan gertatu da, baina beste batzuetan lur barneko zein kostaldeko elementuetan eragiteak zuzenean kaltetu ditu hondartzak. Esate baterako, dikeak eraikitzeak edo ibaiak eraldatzeak erabat aldatu dute Gorliz, Gros eta beste hainbat hondartzaren dinamika.
-Gaur egun hondartza erabat artifizialak ere badira euskal kostaldean, Hondarribikoa kasu. Aisialdirako eman zaizkie dituzten ezaugarriak eta sarritan harea eraman behar izaten dute periodikoki, adibidez, Angeluko hondartzara. Izan ere, hondartza artifizial asko ez daude metatzeguneetan kokatuta eta etengabeko higatzea jasaten dute.
Otxandio izan zen 1936ko gerran hegazkin eraso gogorra jasan zuen lehenengo hiria. Uztailaren 22an gertatu zen, goizean, herriko jaietan, eta 57 pertsona geratu ziren Andikonako plazan hilda. Gerra hastearekin batera hainbat gudu hegazkin heldu ziren Italiatik eta Alemaniatik, Savoia-81 italiarrak eta Junker-52 eta Heinkel-51 alemanak batez ere, eta laster ikusi zen airea menperatzen zuena izango zela azkenean irabazlea. Otxandion hasitako taktika, populazio zibilaren kontrako hegazkin-erasoa, Irunen, Donostian eta beste hainbat hiritan eraman zen aurrera, baina Durangon eta gero Gernikan gauzatu zen gogorren.
Gerra hasi zenean, Durango herri lasaia zen, mendiz inguraturiko haran zabalean. Handik pasatzen zen Donostiatik Bilborako bidea, eta Gasteizera doana Urkiola gainetik, eta Elorriora doana Abadiñon zehar; eta trenbideak ere pasatzen ziren bertatik.
Ez zen handia Durango, 8.797 biztanleko errolda zuen, baina gerrarekin iheslari asko etorri zen Nafarroa, Gipuzkoa eta Araba aldetik batez ere. Politikaren alorrean, tradizioz jasotako karlismoarekin identifikatzen zen jende gehiena. Gerra hasi zenean, Durangoko Udalean bi zinegotzi bakarrik ziren Frente Popularrekoak, hiru Alderdi Jeltzalekoak eta zortzi tradizionalistak; gehi alkatea, Adolfo Uribasterra, hau ere karlista.
Gerrapean ez zen gertaera bereziki ankerrik ezagutu Durangon, 1936ko irailaren 25ean gertatu zena salbu. 11.00ak aldera, Gasteiztik heldutako hegazkinek hainbat bonba jaurti zituzten Durangora. Bonba horietako bat Ezkurdiko frontoira jausi zen, Gipuzkoa aldetik heldutako iheslari ugari zeudela bertan. 12 hildako eta zauritu asko jaso behar izan ziren. Iheslari haiek eta milizianoek berehala hartu zuten mendekua, bide errazenenetik. Durangoko udal-kartzelara joan ziren, zaintzaldian zegoen mutila lotu, presoak ziegetatik atera, Santi Kurutzeko kanposantura eraman eta bertan hil zituzten tiroka. 22 preso akabatu zituzten, uztailaren 18an matxinatzeko prest egondako erreketeak gehienak. Presoetatik bakar batek salbatu zuen bizitza: Feliciano Lebariok. Udaletxeko idazkaria zen eta, karlista militantea zelako preso egon arren, udaletxean lan egiten uzten zioten, beharra egin ondoren kartzelara itzultzeko tratuarekin. Irailaren 25 hartan, bonbardaketan eta gero kartzelan zer pasatu zen jakinda, Feliciano
Lebariok kartzelara itzuli beharrean ihes egin zuen eta Orozketa aldeko baserriren batean geratu zen ezkutatuta luzaroan, harik eta udaberriarekin karlistak Durangora irabazle sartu ziren arte.
EUSKAL HERRIKO HISTORIOA:Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak.
Herri nekazari eta abeltzain bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu.
Arnaldo Otegi Mondragon 1958ko Uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasunako bozeramale eta legebiltzarkide ohia da.
Otegi 1958ko Uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretan lizentziatua da.
1977. urtean Frantziara alde egin behar izan zuen ETAko komando batekin erlazionatu zutenean. Hori dela eta gartzela ezagutu zuen bahiketa bat egitea leporatuta. 1990an kalean geratu zen bere gartzela zigorra bete ondoren.
1996tik aurrera Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta bozeramalea izan da.
2006ean berriro sartu zen gartzelara bi aldi ezberdinetan egun batzuetarako ETArekin harremana izatea leporatuta.
Euskal Herriko Naturguneak
Euskalherria.com web orriak Euskal Herriko Naturguneen Gida jartzen du erabiltzaileen eskura nahiz eta blog honetan, euskal herriko txoko berezi batzuk erakutsiko dizkizuedan:
-ARALAR:
Aralarko Natura Parkea Gipuzkoako hego-ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean dago, eta Euskal Herriko mendizerren artean altu eta zabalenetakoa da. 
-BELAGOA:
Paisaia zoragarriak daude, Eraizko belardiak, hujarre, erusso edota Kakoetako harroilak, Belagoako bailara osoa, Larrako Natura Parkea. Nafarroako gehiago: Bardeak, Urbasa. 
-BERTIZ:
Euskal Herriko lorategia goitizenez ezaguna. XIV mendearen hondarrean sortu zen, Bertizko Pedro jaunak bultzatuta. 
-URDAIBAI:
Bizkaiko itsasadarra da. Bere ibilbidean Mundaka, Sukarrieta, Busturia eta Gernika uzten ditu ezkerraldean eta eskuinaldean Arteaga eta Gernika udalerriak. 
-URKIOLA:
Bizkaiko eta Arabako mugaldean dago; hain zuzen, Arabako Arangio eta Bizkaiko Aramotz, Eskubarantz eta Anboto mendikateak hartzen ditu.
-VALDEREJO:
Karearrizko hormez inguratutako bailara da. Klima ezberdinak (udan beroa eta lehorra; neguan elurra) mota askotako landaredia eta abeltzaintzarako egonleku izatea dakar. Araban gehiago: Urbasa. 
Euskal Herriko txoko guzti hauei buruz zerbait gehiago jakin nahi ezkerotan, badakizue www.euskalherria.com horrialdean sartzearekin nahiko dela.
Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!