Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKAL HERRIA

Artxiboa: Apirila 2007

26/04/2007 GMT 2

Euskal Herria, politika mailan (alberto)

unaialberto @ 14:07



Euskal Herriko alderdi politikoak

ERTZANTZAK GOGOR JOTZEN DU, ZAURITU ASKO UTZIZ!


hau_al_da_zuen_bakea1.jpgAtxilotu ugari, beraien artean Joseba Permach mahaikidea, eta hainbat zauritu izan ziren atzo ertzantzak karga brutalak egindako ondorio larrienak. Bilbon gertatu zen non ertzantzak, kalera baimenik gabe, presoen alde protestatzera atera ziren aurkako erantzuna. Zauritutako askok, Bilboko ospitaleetara eraman zituzten. Ondorioz, jendearen erantzuna bikoiztu egin eta gauera arte ertzantzak kargatzen segitu zuen.

Nere ustez ez dago horrela jokatzeko eskubiderik. Ertzantzainak pasa egin ziren nere ustetan. Gauzak ez dira horrela konpontzen!

 

 

 






                           EUSKAL GAZTERIA AURRERA

2007ko urtarrilaren 19an Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristak direla ebatzi du eta 23 gazte 6 urteko espetxe zigorrera kondenatu ditu. Ebazpen horrekin independentziaren alde egiteko aukera itxi nahi izan dute, horren alde egiten duen oro kriminalizatuz. Eman zure atxikimendua jarraian dagoen manifestuari proiektu politiko oro gauzagarria izatearen alde. (joan manifestura)


27 urtetan iraultzari lotutako gazte belaunaldien borroka tresna izan diren Jarrai, Haika eta Segi TERRORISTA deklaratu ditu espainiarren Auzitegi Gorenak. Gazte independentisten proiektu politikoa terrorista bihurtu dute eta hemendik aurrera disidentzia politikoan antolatzea eta borrokatzea 6-10 urteko espetxearekin zigortzen den delitua izango da, euskal gazteria eta herritarrak gatazkan bizitzera kondenatuz.

Baina 27 urte hauetako antolakuntza eta borrokarekin independentzia aldarrikatu soilik ez, menpekotasunik gabeko bizi eredu askatzaileetan hamaika proiektu errotu da herriz herri, auzoz auzo. 27 urte hauetan Euskal Herri berria eraikitzeko zutabeak ezartzen aritu da euskal gazteria borrokatuz eta antolatuz. 27 urte hauetan independentziaren aldarrikapena eta gauzapena askatasuna izan da, autogestioa, herri boterea, espazio askeak, burujabetza, errebeldia… eta borroka guzti horien bozgorailu bihurtu ziren iaz Etxarrin independentziaz eta independentzian bizitzea aldarrikatu zuten 20.000 gazteak.

(...)

                                            

                              

24/04/2007 GMT 2

EUSKERA eta EUSKALKIAK (alberto)

unaialberto @ 16:40

EUSKARA:

Euskara, edo bere era arruntetan esanda, euskera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Hizkuntz zaharrenetariko bat da euskara. Ehun mila lagunek baino gehiago kontserbatu ala berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden Euskal Etxeei esker. Oro har zazpiehun milatik gora lagunek hitz egiten duten mintzaira dugu.

EUSKALKIAK:




Euskal dialektologia XIX. mendean loratu zen, Luis Luziano Bonaparte printzearen lanei esker.

Frantziar jakintsu horrek euskalkien lehen sailkapen sistematiko eta zientifikoa egin zuen. Sailkapen hori izan da, hain zuzen, oraintsu arte aintzat hartu izan dena:

1. Zuberera

2. Behenafarrera

3. Lapurtera

4. Hegoaldeko goinafarrera

5. Ipar Euskal Herriko goinafarrera

6. Gipuzkera

7. Bizkaiera

Euskal Herriko Historia Laburra (alberto)

unaialberto @ 14:14

euskal_herria_map1.gifEuskaldunon historia orain dela milaka urte hasi zen gaur egun Nafarroa izenez ezagutzen dugun herrialdean. Erromatarrek nafarren lurra Vasconia izenarekin deitu zuten. Lingua Navarrorum (nafarren hizkuntza) edo gaur egungo euskara eta gure hizkuntzaren inguruko kultura ere.

Franko-bisigotiar garaian, Nafarroako tribu baskoia euskal tribuetatik garrantzitsuena izanda, beste tribuei ere "vascon" izena eman zien. Garai honetatik euskaldunok beti euskaldun hitza erabili genuen gure burua izendatzeko. Baina, probintzia bakoitzean bizi den populazioari,izen bat jarri genien (nafarra, laputarra, bizkaitarra...). Beste hizkuntzetan, ordea, euskaldunoi izendatzeko erak historian zehar aldatzen joan dira.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!